Belaunaldien arteko mendi martxa egingo dute zapatuan
Zahartze aktiboa eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko helburuari jarraituta, Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak 4. Belaunaldien arteko martxa herrikoia antolatu du udalerrian. Martxa hori egiteko zapatuan 11:00etan bilduko dira parte hartzai...
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gautegiz Arteagako Udalaren babesean antolatutako ekimena da honakoa. Aurreko hiru urteetan egin legez, oraingo honetan ere, aitona-amonen eta haien seme-alaben eta iloben parte hartzea bultzatu gura dute. Guztiei zapatuko hitzorduan egoteko deia egin diete.
Parte hartzaile guztiei egokitutako martxa egin asmoz, bi ibilbide prestatu dituzte arduradunek. Bi ibilbide horien artean aukeratu ahal izango dute izena ematen dutenek. Alde batetik, 5 kilometroko ibilbide labur eta erraza egiteko aukera edukiko dute; beste alde batetik, 10 kilometroko ibilbide luzea.
Parte hartzeko, Kultur Etxean eman behar da izena. Umeen izen ematea doakoa da; nagusiek, berriz, euro bana ordaindu behar dute.