Doako IkASTRAroetan parte hartu ahalko da astelehenetik aurrera
Ikasturteagaz batera mota askotako ikastaroak egingo dituzte dohainik Astran. Astelehenean hasi eta barikura bitartean, aukera zabala eskainiko dute ikASTRAroek astero.Labetik atera berri dituzten ikastaroak Astra kulturarako fabrika sozialean emango d...
Labetik atera berri dituzten ikastaroak Astra kulturarako fabrika sozialean emango direla jakinarazi dute antolatzaileek; aurreko urteetan egin den modu berean. Norbanakoek edota taldeek antolatutako ekintzak dira emango dituztenak: irekiak, parte hartzaileak, autogestionatuak, heldugarriak eta askotarikoak. Herritik eta herritarrentzako egindakoak direla jakinarazi dute, eta horietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
Ikastaroei buruzko zalantzak argitzeko edo beste ikastaro bat antolatzeko gogoa izanez gero, egitaraua@astragernika.net helbide elektronikoa jarri dute martxan antolatzaileek. Helbide horretara mezu bat bidalita lan taldea osatzen duten boluntarioekin hartu emanetan jartzeko aukera edukiko dute interesatuek.