IkASTRAroetan parte hartu ahalko da astelehenetik aurrera Astran
Ikasturteagaz batera mota askotako ikastaroak egingo dituzte dohainik Astran. Astelehenean hasita, barikura arteko aukera zabala eskeiniko dute ikASTRAroek, astero.
Labetik atera berri dituzten ikastaroak Astra kulturarako fabrika sozialean emango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Norbanakoek edota taldeek antolatutako ekintzak dira Astran emango direnak: irekiak, parte hartzaileak, autogestionatuak, heldugarriak eta askotarikoak.
Herritik eta herritarrentzako egindakoak direla jakinarazi dute, eta horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Ikastaroei buruzko zalantzak argitzeko edota beste ikastaro bat antolatzeko gogoa izatekotan, egitaraua@astragernika.net helbide elektronikoa jarri dute martxan antolatzaileek. Helbide horretara mezua bidalita lan taldea osatzen duten boluntarioekin hartu emanetan jartzeko aukera izango dute interesatuek.