Euskal Jaiaren aitzakian, Aprobadie egingo dute zapatuan, Gernikan
Zapatuko saioa prestatzeko gaur elkartuko dira Maria Agirre aretoan, 19:00etan. Aste honetako bi hitzorduetan parte hartzera animatu dituzte gernikarrak, «beharrezkoa delako»Aprobadie egingo dute zapatuan, Gernika-Lumoko Euskal Jaian. Gaur batuko dir...
Zapatuko saioa prestatzeko gaur elkartuko dira Maria Agirre aretoan, 19:00etan. Aste honetako bi hitzorduetan parte hartzera animatu dituzte gernikarrak, «beharrezkoa delako»
Aprobadie egingo dute zapatuan, Gernika-Lumoko Euskal Jaian. Gaur batuko dira saioa prestatzeko, Maria Agirre aretoan, 19:00etan.Aprobadie azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenerako «entrenamendua» dela jakitera eman dute antolatzaileek. Euskaraldiaren helburu orokorra herritar eus- kalzaleak aktibatuta, hizkuntza ohiturak aldatzea dela gogorarazi dute, eta horretarako, euskalzaleak aktibatu behar direla gehitu dute.
Trebakuntza tailerra izango da gaur egingo duten beroketa saioa, eta ahobizi eta belarriprest rolak betetzeko pautak emango dituzte ezagutzera. Euskaraldian izena eman duten hamaikakoei zein norbanakoiei parte hartzeko deia egin diete.
Aprobadie Euskaraldiaren antolaketarako eta zabalkunderako oinarrizkoa izango dela uste dute antolatzaileek. Eta hori bultzatzeko, udalerriko hainbat eragilek sortu dituzten hamaikakoen laguntza beharrezkoa dela badakite. «Esperientzia pilotu hau baliagarria izango zaigu Euskal Herri mailan izango den 11 egun euskaraz ekimen erraldoia ondo antolatzeko eta bere zabalkundea egiteko. Azaroko ekimen handirako leihoa eta hartarako herritarrak izena ematera animatzeko modua da».
Parte hartzea erabaki dutenek itsasgarriak izango dituzte eskuragai. Itsasgarri horiek belarriprestak edota ahobiziak identifikatzeko baliagarriak izango dira Euskaraldian.
Euskara «ondo edo erdizka» jakin arren, herritarrei parte hartzeko deia egin die Euskara Zerbitzuak. Euskaraldiarenaren moduan, lurra samurtu, zutoina jarri eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte euskararen arbola sendotu gura dutelako.