Ajangizko herriko tabernan
hobekuntza lanak burutuko ditu udalak, eta tabernak izango duen diseinu berriari buruz iritzia emateko aukera izango dute herritarrek urriaren 5era arte.
Ajangizeko taberna
20 urte baino gehiago ditu herriko tabernak, eta
araudira egokitzeko “beharrezkoak” diren hobekuntza lanak egingo dituztela azaldu du Ajangizko Udalak. “Gaur egun, komuna ez dago elbarrituentzako egokituta eta lurra oso labainkorra da”.
Hori horrela, proiektu berriagaz bi komun egingo dituzte, eta horietako bat elbarrituentzat egokitutakoa izango dela jakinarazi dute. Horrez gain, lurra aldatuko dute, karakol itxurako eskailerak kenduko dituzte eta sarreran bigarren ate bat jarriko dute. Eta lan guzti horiek burutzeko
60.000 euroko aurrekontua aurreikusi du udalak.
Herritarren iritzia. Urriaren 5era arte tabernaren diseinuari buruzko aukeraketa egin dezakete herritarrek; udalak proposatutako hiru diseinuetik bat aukeratu beharko dute.
Horretarako, Ajangizko Udalaren webgunean aurki daitekeen dokumentua bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Korreo elektrokikoz iritzia emateko aukera ere izango dute herritarrek, eta horrela egin nahi izanez gero,
herrikotabernadiseinua@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dute dokumentua.