Egunerokotasunean eragiteko sare feminista sortu dute Gernika-Lumon
Jaietako eraso matxisten aurkako protokoloa zehazteko bilera egingo dute Astran. Antolatzeko, aktibatzeko eta ahalduntzeko topalekua den sarea sortu dute. Herritarrak batzeko tresna daGernika-Lumoko emakumeek egunerokotasunean eragiteko sare feminista ...
Jaietako eraso matxisten aurkako protokoloa zehazteko bilera egingo dute Astran. Antolatzeko, aktibatzeko eta ahalduntzeko topalekua den sarea sortu dute. Herritarrak batzeko tresna da
Gernika-Lumoko emakumeek egunerokotasunean eragiteko sare feminista sortu dute. Emakumeak antolatzeko, aktibatzeko eta ahalduntzeko helburuagaz eratutako sarea da, eta jada Facebook, Twitter eta Instagrameko sareak sortu dituzte.Topalekua da sare feminista, eragile eta talde feministen ekarpenak «bide berean» jartzeko lekua; hala, ikuspuntu kritiko eta feminista batetik landuko dituzte askotariko edukiak.
Talde eta eragile feministek beraien lana egiten jarraituko dutela azaldu dute, baina bide horretan bat egiteko sarea sortu dutela aitortu dute: «Orain arte inoiz bizi ez dugun antolakuntza sarea da; denon arteko bide propioa sortzeko. Bide horretarako bitartekoa da sare feminista, baita tresna ere».
Mugimendu feminista batzeko eta antolatzeko matxoaren 8ra begira antolatu ziren hainbat norbanako. Antolatzeko zeregin horregaz jarraitu behar zela erabaki zuten, eta horretarako sortu dute sarea: «Emakumeen Egunak elkartu gintuen feministok, saretu gintuen, eta bide berria hasi dugu elkarrekin».
Gernika-Lumoko erronka feministak zeintzuk diren definitu dituzte, eta horiek burutzeko antolatu dira emakumeak: «Ibili ahala definitzen goazen taldea gara, eta sarerako adostutako ildoen arabera landuko dugu sare feminista». Emakumeen Mundu Martxak aktibatuta daukan protokoloa, esate baterako, saretik bultzatuko dutela adierazi dute.
Zehaztutako erronkak burutzeko lau lan ildo zehaztu dituzte: indarkeria matxistari aurre egitekoa, hezkidetza lantzekoa, memoria jorratzen duena eta formakuntza eta ahalduntzea bultzatzera bideratutakoa.
Ildo bakoitza lan talde batek lantzen duela jakitera eman dute, «bakoitzaren erritmo eta denbora propioagaz». Ildo bakoitzak bere ibilbidea dauka, eta horietan adostutako erabakiek izango duela garrantzia adierazi dute.
Taldeen helburuak
Indarkeria matxistari aurre egiteko taldeak, esate baterako, jaietarako eraso matxisten aurkako protokoloa sortzeko asanblada irekia deitu du datorren martitzenerako, 19:30ean, Astran. Herriko elkarte, enpresa eta norbanakoei parte hartzeko deia egin diete emakumeek, «guztien arteko lanketa bultzatzeko».
Beste alde batetik, ikuspegi feminista batetik memoria lanketan zer egin daitekeen zehazteko Lobak taldeagaz batu zirela aitortu dute sare feministakoek: «Emakumeen kontakizunak batzeko beharra ikusi dugu, eta herrian dagoen memoria lanketan eragin gura dugu».
Hezkidetzako taldeak ere badauka zehaztutako dinamika. Herriko ikastetxeetako hezkidetzako arduradunekin batzen direla taldean azaldu dute, «eskolen artean dagoen dispertsioa batzeko». Irailean berriro jarriko dira martxan, eta herriko «beharrak atzeman eta ikastetxe guztietara zabaltzea» dela beraien asmoa azaldu dute.