Egunerokotasunean eragiteko sare feminista sortu dute Gernika-Lumon
Jaietako eraso matxisten aurkako protokoloa zehazteko bilera egingo dute martitzenean, Astran
Gernika-Lumoko erronka feministak zeintzuk diren definitu dituzte, eta horiek burutzeko antolatu dira emakumeak: “Ibili ahala definitzen goazen taldea gara eta sarerako adostutako ildoen arabera landuko dugu sare feminista”. Emakumeen Mundu Martxak aktibatuta daukan protokoloa esaterako, saretik bultzatuko dutela adierazi dute. Zehaztutako erronkak burutzeko lau lan ildo zehaztu dituzte emakumeek: Indarkeria matxistari aurre egitekoa, hezkidetza lantzekoa, memoria jorratzen duena eta formakuntza eta ahalduntzea bultzatzera bideratutakoa. Ildo bakoitza lan talde batek jorratzen duela jakinarazi dute emakueek, “bakoitzaren erritmo eta denbora propioagaz”. Ildo bakoitzak bere ibilbidea dauka, eta horietan adostutako erabakiek izango duela garrantzia adierazi dute. Taldeen helburuak. Indarkeria matxistari aurre egiteko taldeak, esaterako, jaietarako eraso matxisten aurkako protokoloa sortzeko asanblada irekia deitu du hurrengo martitzenerako; 19:30ean Astran. Herriko elkarte, enpresa eta norbanakoei parte hartzeko deia egin diete emakumeek, “guztien arteko lanketa bultzatzeko”.Lau ildo nagusitan lan egingo dutela azaldu dute Sare Feministaren kideek
Beste alde batetik, ikuspegi feminista batetik memoria lanketan zer egin daitekeen zehazteko Lobak taldeagaz batu zirela aitortu dute sare feministakoek: “Emakumeen kontakizunak batzeko beharra ikusi dugu, eta herrian dagoen memoria lanketan eragin gura dugu”. Hezkidetzako taldeak ere badauka zehaztutako dinamika. Herriko ikastetxeetako hezkidetzako arduradunekin batzen direla taldean azaldu dute, “eskolen artean dagoen dispertsioa bat”. Irailean berriro jarriko dira martxan, eta herriko “beharrak detektatu eta ikastetxe guztietara zabaltzea” dela beraien asmoa azaldu dute.Besteren artean, memoriaren lanketa eta hezkidetza jorratu gura dituzte