48.409,91 euro batu ditu Gu be zuek gara elkartasun maratoiak
Ehunka pertsona elkartu zituen maiatzaren 20an Gu be zuek gara elkartasun maratoiak, eta guztira, 48.409,91 euro batzea lortu zuten. Ekimen «arrakastatsua» izan zen, eta batutako diruari esker «aurrerapauso bikaina» eman ahal izango dute: «Gaixoek...
Maiatzaren 20a domeka aparta izan zela aitortu dute: «Kirola egin, ondo pasatu eta pertsona berriak ezagutzeaz gain, Gurutzetako Ospitalearen ondoan dagoen lokalean egongela bat egokitzeko batu beharreko dirua gainditu genuen».
Onkologiako haur eta nerabeen eta beraien familiakoen erosotasuna lortzea zen helburu nagusia; infekzio arriskuak ekiditeko beste leku erosoago bat edu- kitzea.
Gu be zuek gara ekimenak izan duen arrakasta lortzeko, herritarren, elkarteen eta enpresen laguntza beharrezkoa izan dela aitortu dute. Horrela, jasotakoa eskertu nahi izan dute.
Boluntarioen lana azpimarratu dute, baita herria girotu zuten musika talde eta eskolen lana ere. Gainera, ekimena aurrera ateratzeko beharrezkoak izan diren produktu eta objektuak dohaitzan eman zituzten enpresa, elkarte eta norbanakoei ere eskerrak eman dizkiete.
Egunean bertan lanean aritu ziren boluntarioak gogoratu dituzte, baita parte hartzaileak ere: «Milioi bat esker parte hartzaile guztiei, gure proiektuaren alde eman duzuen denbora, eskuzabaltasun eta maitasunagatik».