Gernika-Lumoko
astelehenetako azoka bisitatu du gaur eguerdian Jose Mari Gorroño udalerriko alkateak. Herritarrez zein turistez bete-beteta egon den Merkatu plazako azoka “oso garrantzitsua” dela esan du Gorroñok; Busturialde eta inguruko ekoizle zein erosleak bertan biltzen direla nabarmendu du-eta.
Jose Mari Gorron?o eta In?aki Gorron?o Merkatu plazan
Merkatu plazak 5.000 metro karratu baino gehiago dituela azaldu du Gorroñok, eta herriko zentroan dagoela kokatuta gehitu du. Gainera, azokak dituen
368 postuetatik 288tan hortuko “kalitatezko” produktuak saltzen direla esan du: “Inguruko herrietako eta eskualdeko herritarrak datoz plazara, eta saltzen diren produktuak bertokoak eta kalitate onekoak dira, osasuntsuak”.
Saltzeko eta erosteko gunea ez ezik, “harremanetarako topalekua” ere badela azoka aitortu du Gorroñok, “Busturialdeko zein inguruko eskualdeetako jendea batzen delako bertan”.
Astelehenetako azoka “altxorra” da alkatearentzat, eta ohitura hori zaindu egin behar dela aitortu du: “Udaletik azoka indartzeko lanean ari gara. Uztailetik urrira bitartean mila pertspna igarotzen dira hemendik, galdu ezin den ohitura da, eta azoka indartzeko lanean ari gara”.