Udalerriko garbitasuna saritzen duen
Platinozko erratza jaso zuen Gernika-Lumok joan den hilabetean. Orain,
saria ikusgai dago Turismo Bulegoaren erakusleihoan.
“Herritarrei saria hurbildu” nahi diela jakinarazi du udalak, eta saria jasotzearen arrazoiak bertaratutakoei Turismo Bulegoan azalduko zaizkiela jakinarazi du.