Garbitasuna saritzen duen ‘Platinozko erratza’ jaso du Gernika-Lumok

Gernika-Lumoko garbitasuna saritu du Hondakinen kudeaketarako eta Ingurumenerako Elkarte Teknikoak, eta Platinozko erratza saria jaso du udalerriak; lor daitekeen sari nagusia da.

Udalaren berbetan, herriak «ingurumenaren alde egindako ahalegina» baloratu dute elkarte teknikoaren epaileek. Bereziki, herrigunean emisio kutsakorra eta poluzio akustikoa murriztu izana saritu dute.

Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak saria lortzea «ohorea» dela esan du: «Egindako ahalegina goraipatzen eta baloratzen du sari honek».
Ez dago iruzkinik

Send this to friend