Tokiko merkataritzaren alde egin dute Gernika-Lumoko merkatariek

Udalerriko merkatariek Gernika-Lumoko kontsumoa sustatzeko “Ni Gernikan” bideoa grabatu dute, eta gaur, argazki erraldoia atera dute. Guztira, 100 denda izan dira udaleko merkataritza sailak sustatutako ekimenean parte hartu dutenak. Gernikako merkatariak Bideoagaz Gernika-Lumon erosteak dituen “erakargarritasunak” ezagutarazi nahi dituzte merkatariek. Bai eta tokiko merkataritzak duen “indarra” erakutsi ere. Udalak azaldu duenez, bideoak “merkataritza txikiko baloreak” islatzen ditu; hau da, dendetan diharduten langileen balioak agerian uzten ditu, “herriko merkatarien zuzeneko arreta eta hurbiltasuna lantzen dituelako bideoak”.