Utzi bakean euskal gazteria, Altsasukoak aske! lelopen abiatu dira merkuriotik herritarrak, eta iluntzean burututako manifestazioan
konponbide politikoa eskatu dute.
Altsasuko gazteen kasua
“muntai poliziala” izan dela salatzeko
Nahikoa da, utzi bakean! eta
Altsasukoak askatu esaldiak errepikatu dituzte, behin eta berriz.
Altasuko gazteen aldeko ekitaldia, Merkurion
Besarkadak bidali dizkiete atxilotutakoei, eta atxikoketa bakoitzarekin
gazteen askatasuna “lapurtu” dutela salatu dute Ernaiko kideek. Epaiketa hasieratik “txarrena” espero zutela aitortu dute gainera: “Espainiako Audientzia Nazionalaren sententziak muntai polizial, judizial eta mediatikoa berritsi eta zuritu besterik ez du egin”.
Hala ere,
borrokarako griña ezin daitekeela kartzelan sartu adierazi dute merkurioko ekitaldian: “Sententzia honegaz euskal gazteria epaitu dute, kriminalizatu eta zigortu”. Eta horren aurrean, “sumisioan eta zapalkuntzan oinarritutako bake faltsua inposatu nahi gaituztelako”, aurrera pausuak ematea beharrezkotzat ikusi dute gazteek.
Dena terrorismoa dela aitzaki hartuta
euskal gazteriaren aurkako “aurrekari larria” izan dela epaiketa salatu dute, eta herri erantzun eredugarria eskaini dutela adierazi: “Argi izan dezatela aurrean egongo garela, eta ez direla pasatuko. Espainiar faxismoak markatutako koordenadetan bizi irauteko ez gaude prest, ezin gara egon, eta ez gara egongo”.
Euskal gazteriaren
etorkizuna “jokoan” dagoela esan dute, eta etorkizun posible bakarra “espainiar faxismoaren kateekin haustea” dela aitortu dute; “erabat eta betirako”. Gainera, inoiz baino beharrezkoa dela “Euskal Herri aske, sozialista eta feministaren” alde lanean jarraitzea aldarrikatu dute.
Zapatuan, Altsasura. Beste alde batetik, zapatuan [ekainak 16] Altsasukoei babesa erakutsi eta sententziagaz desadostasuna erakusteko manifestazioa egingo da
Iruñean, eta bertara joateko autobusak antolatu dituzte Busturialdeko herrietatik. Gernika-Lumotik lau autobus irtengo direla adierazi dute antolatzaileek.
Autobusak:
Gernika-Lumo. Autobusa 14:00etan irtengo da, autobus geltokitik. Izen ematea: Arrano tabernan edo 94 625 59 67 telefonora deituta.
Bermeo. Autobusa 14:00etan aterako da, Erretenetik. Herrikoan eta Alkartetxien eman behar da izena.
Busturia. Autobusa 13:45ean irtengo da San Kristobaleko geltokitik. 636 91 47 13 telefonora deituta eman behar da izena.