Batzar Nagusietarako deia, adar hotsez, Oiz menditik
Natura, historia, kondaira eta kirola lotzen ditu Deiadar Mendien Egunak, eta aurten Oiz mendiaren tontorrean egin dute bizkaitarren tradizioan errotutako ekitaldia. Opari ekologikoak banatu dizkiete bertaratutakoei.Antzina modura, adar hotsez egin zut...
Natura, historia, kondaira eta kirola lotzen ditu Deiadar Mendien Egunak, eta aurten Oiz mendiaren tontorrean egin dute bizkaitarren tradizioan errotutako ekitaldia. Opari ekologikoak banatu dizkiete bertaratutakoei.
Antzina modura, adar hotsez egin zuten domekan Oiz menditik Gernikako Batzar Nagusietarako deia. Hamalaugarrenez ospatu zuten Deiadar Mendien Eguna, eta mila pertsona baino gehiago hurbildu ziren Oizko mendi tontorrera.Sollube, Gorbeia, Kolitza, Ganekogorta eta Oiz dira Bizkaiko bost deiadar mendiak, eta aurten, bost urteren ondoren, Oiz mendiaren txanda izan da. Durangoko Alpino Mendi Taldea izan da aurtengo igoeraren arduraduna, eta tradizioari kasu eginez, Bilboko Gailurra taldeko ordezkariari eman zioten lekukoa; 2019an Ganekogorta mendirako igoera antolatu dezaten.
Bizkaia maitea ezagutzeko
Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otaduik adar hotsa entzun aurretik, eskerrak eman zizkien bertara joandakoei «kirolaren, naturaren, historiaren eta kondairaren arteko nahasketa batzen dituen tradizioan parte hartzeagatik».
Mendi taldeei ere zuzendu zitzaien Otadui, «Bizkaia maitea hobeto ezagutzeko aukera ematen duen hitzordua antolatzeagatik».
Otaduiren berbetan, 2004. urtetik ospatzen den Deiadar Mendien Egunak Batzar Nagusiek izan nahi dutenaren «ikurra» da: «XXI. mendeko batzar gertukoa eta eraginkorra, atzean historia aberatsa duena; Bizkaiaren aniztasun aberatsaren erakusgarria».
Eguraldiak lagunduta, jendetza bildu zen domekan Oizen, eta tontorrean hamaiketako txiki bategaz indarrak berreskuratu zituzten bertaratutakoek.
Adar hotsaren ostean, musikak eta euskal dantzek girotu zuten goiza, eta parte hartzaile bakoitzak opari ekologikoa jaso zuen, Oiz garbi mantentzeko asmoagaz banatutakoa.