Bizkaiko etaparen mailota jaso du Rementeriak

Vueltako Bizkaiko etaparen mailota eman dio gaur Javier Guillen Vueltako zuzendariak Unai Rementaria Bizkaiko Ahaldun Nagusiari, Gernika-Lumoko Batzarretxean. Mailot hori Getxon hasten den eta Bizkaiko Begiratokian bukatzen den etapan jantziko dute ziklistek irailaren 12an. Rementeriaren berbetan, etapa “ikusgarria eta ingurumenarekiko jasangarria” izatea gura dute.