Pentsio duinak aldarrikatzeko hitzaldiak, gaur, Elai-Alai aretoan
19:00etan hasiko da; bi saiotan banatuko dute ekitaldia. Maiatzaren 26an Bilbon egingo duten manifestazioari begira antolatu dute arratsaldeko berbaldiaPentsio duinen aldarrikapena nabariagoa egiteko, hitzaldia emango dute gaur, 19:00etan, Elai-Alai ar...
19:00etan hasiko da; bi saiotan banatuko dute ekitaldia. Maiatzaren 26an Bilbon egingo duten manifestazioari begira antolatu dute arratsaldeko berbaldia
Pentsio duinen aldarrikapena nabariagoa egiteko, hitzaldia emango dute gaur, 19:00etan, Elai-Alai aretoan.Mobilizazio handi bi egin dituzte dagoeneko Euskal Herrian, eta hirugarrena maiatzaren 26an egingo dute pentsiodunek. Hartara, Busturialdeko Pentsiodunen Martxako kideek bakoitzaren ideiak zehaztea beharrezkoa dela uste dute: «Aldarrikapena egiteaz gain, herritarren buruak ideologikoki zehaztea ezinbestekoa da».
Maiatzeko azken zapatuko mobilizazioari begira antolatutako ekimena da, «ideiak sakontzeko» balioko duena. Jendearengana hurbiltzeko beste modu bat da hitzaldiena, «oihartzuna lortzeko eta egoera horretan dagoen jendearengana hurbiltzeko», adierazi dute Busturialdeko taldeko ordezkariek.
Gaurko ekitaldia bi saiotan banatuko da, alde batetik, parte teorikoa landuko dute, eta bestetik, azkenaldiko mobilizazioei buruz hitz egingo dute. Mikel de la Fuente EHUko irakaslea aditua da pentsioen alorrean, eta berak emango du pentsioen orainaren eta etorkizunaren ikuspuntua. Ondoren, Xabier Isasa Pentsionistak Martxan taldeko kidea ariko da egin diren mobilizazio eta aldarrikapenei «esanahia» ematen.
Bilerara bertaratutakoek beraien ideiak plazaratzeko aukera izango dutela adierazi du martxako kideak. Izan ere, hausnartzeko, zalantzak argitzeko edota desadostasunak plazaratzeko aukera edukiko dute nahi duten parte hartzaileek.
Astelehenetako protestak
Zehaztu dutenez, mantendu egin da pentsiodunen parte hartzea azken astelehenetan Gernika-Lumon. «Astelehenero udalerriko edota inguruko 250 pertsona inguru batzen gara, baina asko falta dira oraindik. Antolatutako hitzaldiek jendea animatzeko eta borrokatzen duguna azaltzeko helburua daukate».
Borroka barik ez dagoela ezer lortzerik uste dute Pentsionistak Martxan taldeko kideek, eta azaldu dute «Espainiako gobernuaren azken proposamenak egindako mobilizazioen ondorioa» izan direla.