Osakidetzak Gernika-Lumoko Ospitalaren hirugarren solairua Lehen Mailako Arretarako kontsultategia bihurtu nahi izatea salatu du EH Bilduk. Koalizioko Busturialdeko hautetsiek azaldu modura, Osakidetzako kudeatzaileak Gernikako osasun etxea ospitaleko hirugarren solairura eroatea aztertzen dabiltza.
Hirugarren solairuak hutsik jarraitzen du, eta hasiera proiektuak aurreikusten zituen, eta e
z dauden 72 oheak ospitalean “orain” jartzea eskatu du EH Bilduk.
Baita Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetarako
“benetako ospitala” egitea. Horretarako lehen urratsa “gaixo kroniko eta subakutuentzako, eta arreta paliatiborako oheak jartzea” beharrezkoa dela, eta “osasun arreta emateko beharrezkoak diren baliabide pertsonal zein tekniko guztiak esleitu” behar direla esan du EH Bilduk.
EH Bilduko hautetsiak Gernikako Ospitalearen aurrean.
Arrazoiak. Alderdi politikoak adierazi duenez, eskualdeko Osakidetzako arduradun batek esan die “osasun zerbitzu guztiak puntu bakar batean biltzea” aztertzen dabiltzala, eta jarrera horren aurka agertu dira koalizioko zinegotziak. “Lehen mailako arretarako zerbitzuekin hirugarren solairu abandonatua betetzea, eta zerbitzu guztiak puntu bakar batean biltzea zentzuzkoa izan daitekeen arren, ospitalea izateko eskubidea hipotekatzea ekarriko luke erabakiak”.
Osakidetzaren egungo planak Gernikako Ospitalaren
hasierako proiektutik “oso aldenduta” daudela esan dute agerraldian. “Hainbat espezialitate urruti dituen eremuari zerbitzua emateko pentsatu zen ospitala, baita ospitalizazio labur eta ertainak gauzatzeko. Baina gaur, zerbitzu horietarako Gorliz eta Santa Marinako ospitaleak dagozkigu”, azaldu dute; inguruko herritarrentzako bidaia luze eta garestiak direla gehituz.
Osakidetzaren “bazterkeria etengabea” salatu du EH Bilduk, erabakiek alderdikeriei erantzuten dietela adieraziz. “Ikusten denez”, EAJk Urdaibain ez dituela etekin elektoralak ikusten esan dute.
Osasun Sailak Gernikako Ospitala “baztertzen” duela gehitu dute gainera. “Zaila da ulertzea Eibar eta Uribe Kostako ospitaleentzako onargarriak diren arrazoiak
gure eskualderako nahikoa ez izatea, edo Osasun Sailburuak beste ospitale horietarako oheak beharrezkoak jotzen dituen bitartean guri ukatzea”.