160 ikaslek parte hartuko dute 30. Eskolarteko Antzerki Astean
Allende Salazar ikastetxeko ikasleek hasi dute Gernika-Lumoko Antzerki Astea. Udalerriko irakaskuntza zentro guztietako ikasleek parte hartuko dute. 1.600 ikusle inguru egongo diraEskolarteko Antzerki Astea egiten ari dira Gernika-Lumoko irakaskuntza z...
Allende Salazar ikastetxeko ikasleek hasi dute Gernika-Lumoko Antzerki Astea. Udalerriko irakaskuntza zentro guztietako ikasleek parte hartuko dute. 1.600 ikusle inguru egongo dira
Eskolarteko Antzerki Astea egiten ari dira Gernika-Lumoko irakaskuntza zentroetako ikasleak. Eguenera arte Lizeo Antzokian bilduko dira antzezle zein ikusleak; ikuskizunak 11:00etan edo 15:00etan izango dira, egunaren arabera.Guztira udalerriko sei zentroetako 160 bat antzezle taularatuko dira, beste 1.600 ikusleri urtean landutakoa erakusteko.
Allende Salazarreko eta Institutuko ikasleek eman zien atzo hasiera Antzerki Asteari. Gaur, berriz, Mertzede Ikastetxekoak ariko dira antzezten, eta bihar bi saio egongo dira aukeran; goizean San Fidel Ikastolako LH 6. mailako ikasleek antzeztuko dute, eta eguerdian, berriz, Barrutia Ikastetxeko LH 5. eta 6. mailakoek. Azkenak Seber Altubeko ikasleak izango dira. Eguenean helduko da haien txanda.
Umeak «gizarteratzeko bidea jorratzea», eta «euskararen erabilpena areagotzea eta ahozkotasuna lantzea» dira ekimenaren helburuak.
Ikasleei zuzendutako antzerki emanaldiak goizez izaten ari dira, eta, arratsaldetan, familiartekoei eskainitako saioak ari dira eskaintzen.