Xabier Rey presoaren heriotza eta espetxe politika salatzeko
elkarretaratzea egin zuten atzo, Bermeon.
Lameran batu ziren, harrizko bankuan, ohi legez.
2008an preso hartu zuten Rey eta ordutik, Puerto III (Andaluzia, Espainia) espetxean egon da. Presoen sakabanaketaren kontra agertzeko eta Reyren erailketa salatzeko batu ziren Bermeoko herritarrak, atzo.
Bermeoko herritarrak elkarretaratzean.