Bariku gauean, Atxelipe txokoan jokatu zuten
Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta
azken kanporaketa.
165,5 puntugaz
Ander Elortegik irabazi zuen saioa eta 158 puntugaz Iker Uriartek bermeotarra sailkatu zen bigarren.
Hirugarren eta laugarren postuetan aldiz, berdinketa eman zen. Bigarrenetik puntu eta erdira sailkatu ziren Ibai Amillategi eta Aitor Etxebarriazarraga gernikarrak, bakoitzak 156,5 puntu eskuratuta. Asier Galartzak 155 puntu lortu zituen, eta Jon Aranok 147,5.
Busturialdeko Bertso Txapelketako hirugarren saioko bertsolariak eta gai jartzailea. Argazkia: Lilibertso
Finalera. Azken kanporaketa jokatuta, erabakita dago zein
sei bertsolari arituko diren martxoaren 17an Astran jokatuko den finalean. Onintza Enbeita, Julen Erezuma eta Ander Elortegi bertsolariek zuzenean lortu zuten sailkapena beraiek jokatutako saioetan irabazita. Enbeitak 183 puntu bilduta irabazi zuen; Erezuma eta Elortegik aldiz, 165,5 puntu eskuratuta bigarren eta hirugarren kanporaketetako lehen postua lortu zuten.
Saioetako irabazleak ez ezik,
gainontzeko parte hartzaileetatik puntuazio gehien lortu dituzten hurrengo hiru bertsolariak arituko dira Astran; Julen Ibarguengoitia, Eneko Aldana eta Mikel Retolaza, alegia.
Ibarguengotiak 164,5 puntugaz laugarren postua eskuratu du. Eneko Aldana da bosgarren sailkatua 162,5 puntugaz, eta seigarren bertsolaria berriz, Mikel Retolaza 159 puntu bilduta.
Finala, martxoaren 17an [zapatuan] jokatuko dute Gernika-Lumoko Astran.