Itsasne Gabrielek irabazi du Ezetz Jakin lehiaketako urtarrileko saria
Gaur eman du Berbalagunek Ezetz Jakin lehiaketako saria Kultur Etxean. Guztira, urtarrilean, 79 pertsonek parte hartu zuten lehiaketan eta 65 lagunek erantzun zituzten galdera guztiak zuzen. Horien artean, Itsasne Gabrielek eraman du urtarrileko saria Hiru Saku Tabernaren eskutik.
Otsaileko lehiaketa prest dute jada, eta martxoaren 8an banatuko dute saria. Hurrengoan, Ipar Tabernien bi lagunentzako jatordua zozketatuko da.