Gernika-Lumoko Udalak Hiri Antolamenduaren inguruko saio informatiboa antolatu du
Gernika-Lumoko Udalak Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra berrikusi eta diseinu berrirako plana aurkeztuko du eguaztenean Elai Alai aretoan.
Dokumentu estrategiko horrek herriko bizimoduari eta bertan jarraitu beharreko hirigitza-arauei egiten die erreferentzia. Sortutako beharrizan eta aldaketei aurre egiteko, 2000. urtetik indarrean dagoen Plan Orokorra ordezkatu nahi du udalak.
Bilera horretan, indarrean dagoen Plan Orokorraren berrikuspena azalduko da eta etorkizuneko Plan Orokorraren diseinu plana aurkeztu. Baita hori diseinatzeko orduan kontutan hartuko diren pausoak zeintzuk izango diren esan.
Eguaztenean izango den saio informatiboa irekia da, herritarrei zuzendua. Udalak batzarrera deitu du 19.00etan Elai Alai aretoan.