Denboraldi-aurreko azkenaurreko estropada, Mutrikun
Mutriku Arraun Taldeak antolatuta, Mutrikuko XVIII. Ikurrina jokatuko da bihar, 17:00etatik aurrera. TKE ligako, KAE 1 ligako eta KAE 2 ligako gizonezko seniorren traineruak ariko dira nor baino nor gehiago.Guztira, hamasei traineruk parte hartuko dute...
Guztira, hamasei traineruk parte hartuko dute. Bizkaitik izena eman duten traineruak Getxo, Arkote, Santurtzi, Kaiku, Ondarroa, Urdaibai eta Isuntza dira. Gipuzkoatik zortzi traineru etorriko dira; San Juan B, Orio B, Zarautz, Zumaia, Donostiarra, Getaria, Hondarribia eta Mutriku. Lapurdiko Arraun Taldea ere lehian ariko da.
Erlojupekoa
Lehenengo txanda erlojupekoan lehiatuko da, eta Getxo, Lapurdiko Arraun Taldea, San Juan B eta Mutrikuk parte hartuko dute. Hiru minutura aterako dira Arkote, Orio B, Zarautz eta Zumaiako traineruak.
Bigarren txandan aterako dira, berriz, Donostiarra, Getaria, Isuntza eta Santurtzi (linean). Eta hirugarren eta azken txandan, Hondarribia, Kaiku, Ondarroa eta Urdaibai ariko dira. Traineruek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte guztira.