Gite-Ipesek kaleratu duen
Gernikaren egiak. Oroimen biziko herria liburua Gernika-Lumoko Astran aurkeztuko dute gaur. Aurkezpen-hitzaldia izango den ekitaldian parte hartuko dute Karmelo Landa (Gernika Batzordea), Ainhoa Larrabe (Karraderan) eta Hibai Muñozgurenek (Lobak). 19:00etan hasiko da, eta Gernikako Astran egingo dute.

Argazkia: Gite-Ipes
Liburua, atzo, Bilbon aurkeztu zuten. 1987ko apirilaren 26an, bonbardaketaren 50. urteurrena betetzen zen egun berean,
Gernikaren egia izeneko mahai-ingurua egin zuten Gernikan. Herbert R. Southworth, Pierre Vilar, Manuel Tuñon de Lara eta Jokin Apalategi historialari oso ezagunek hartu zuten parte. Karmelo Landak aurkeztu zuen ekitaldia eta Fernando Garcia de Cortazarrrek egin zuen moderatzaile lana. Maila handi batean, herriak bazekiena egiaztatu besterik ez zuten egin, baina egun hartan intelektual talde horrek egin zituen ekarpenak oso garrantzitsuak izan ziren memoria kolektiboa berreskuratzeko.
30 urte geroago, 80. urteurrenari begira, mahai-inguru hartan esan zen guztiaren transkripzioa egin dute, eta testu horretan oinarrituz atera dute liburua. Jokin Apalategiri eta Karmelo Landari egindako elkarrizketak ere biltzen ditu liburuak.