Bermeoko Kafe Antzoki azpiko garajeak su hartu ondoren, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxea hustu beharra eduki zuten atzo, eta egun osoan ezin izan zuten hara sartu. Gaur, berriz, martxan da normaltasun osoz.
Jakinarazi dutenez, garajeetara oraindik ezin daiteke sartu.
Garajeko -3 solairuan piztu zen sua, auto batek su hartuta. Ondorioz, bi auto kiskali ziren.