Bermeoko Kafe Antzoki azpiko garajeak su hartu du gaur eguerdian. Garajeko -3 solairuan piztu da sua, auto batek su hartuta. Sutearen eraginez, eta lehenengo balorazioa egin ostean, bi kotxe kiskali dira. Hala ere, balorazio zehatzagoa egin beharko dute kalteak zenbatekoak izan diren zenbatzeko.
Argazkia: Bermeoko Udala
12:30ak inguruan eman du abisua sua hartu duen autoetako baten jabeak. Jokin Serra, suhiltzaileen arduradunak azaldu duen modura, «jabea saiatu da mahuka bategaz sua itzaltzen, baina ez zenez iristen, deitu egin du. Jabearen azalpenak oso lagungarriak izan dira sutea zein gunetan piztu den zehatz jakin ahal izan dugulako. Zenbat eta arinago gunera iritsi, hobeto».
13:30ak aldera, sutea kontrolatzea lortu dute eta 14:00etarako itzalita zeukaten. Gernika-Lumoko eta Basauriko suhiltzaileek parte hartu dute sua itzaltzeko lanetan. Bermeoko Herri Babesa, Udaltzaingoa eta zerbitzuetako langileak ere, gunean lanean ibili dira.
Besteengandik aldenduta. Sutearen ondorioz kiskalitako autoak, besteengandik baztertuta zeudela azaldu du Serrak, «horri esker ez dira auto gehiago erre».
Mota horretako deiak «oso arriskutsuak» izaten direla esan du, gainera: «Garajeko -3 solairuan auto asko zeuden, 200 inguru; hortaz, eskerrak bi horiek aldenduta zeudela».
Sutea garajeko -3 solairuan piztu bada ere, kea Gizarte eta Kultura Etxeko teilatutik gora ikusten zen, beraz, herritarren artean kezka izan da nagusi.
Gizarte eta Kultura Etxea hustu egin behar izan dute eta egun osoa itxita egongo da, ezin izango da sartu. Garajeetara ere ezin daiteke sartu. Era berean, Gizarte eta Kultura Etxe inguruko kaleak itxita egon dira, segurtasuna bermatu aldera.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.