Mutrikuko Demasa prozesua euskalgintza saretzen hasi da
Udal euskara zerbitzuak eta Bai Txo! euskara elkarteak elkarlanean antolatutako Demasa parte hartze prozesuaren lehen saioa egin zuten zapatuan Mutrikun, euskararen erabilera sendotzeko. Mikel Ozaita Azpiroz eta Sonia Perez Anguera Euskaltzaleen Topagu...
Helburuak, Mutrikun euskalgintza saretzea, euskaldunak aktibatzea eta etorkizunera begirako proposamenak bildu eta horiek antolatzea.
Elkar ezagutzeko dinamika bat egin zuten lehenik eta behin, eta hiru taldetan banatuta, azterketa komunitarioa egin zuten. «Informazio pila bat atera dugu talde bakoitzetik, bigarren saiorako oinarriak hartzeko», azaldu zuen Ozaitak. Hamaiketakoa egin zuten ondoren, eta amaitzeko, etorkizuneko Mutriku nola irudikatzen zuten zehazteko ariketa bat.
Bigarren saioa martxoaren 4an egingo dute; zapatuko diagnostikotik abiatuta, alorrak sailkatu eta lehenetsiko dituzte. Hirugarren saioan, berriz, proposamen horietatik batzuk aukeratu, eta horiek nola antolatu erabakiko dute.