Beraien etxebizitzez zein arduratuko den jakin nahi du Saiñazio gestorak
Mendia erori eta sei hilabetera, 102 familiak euren etxebizitzetatik kanpo jarraitzen dutela gogorarazi dute. Etxebizitza batzuetan okerrera egin du egoerakSei hilabete pasatu dira San Inazioko bizilagunek beraien etxebizitzak 102 famillia daude oraind...
Mendia erori eta sei hilabetera, 102 familiak euren etxebizitzetatik kanpo jarraitzen dutela gogorarazi dute. Etxebizitza batzuetan okerrera egin du egoerak
Sei hilabete pasatu dira San Inazioko bizilagunek beraien etxebizitzak 102 famillia daude oraindik etxebizitzetatik kanpo utzi behar izan zituztenetik, eta mendiko lanak erritmo onean aurrera badoaz ere, beraien etxebizitzen konponketaz zein arduratuko den jakin nahiko luketeela adierazi du Saiñazio Mendi Azpixan gestorak, bizilagunen ezinegona azaleratuz. «Erakundeei eskatzen diegu behingoz esateko zeinek konponduko dituen gure etxebizitzak, eta zein diru kopurugaz».Zapatu goizean Kamiñaldeko mendiaren erorketak utzitako paisaia atzean zutela egin zuten elkarretaratzea hainbat herritarrek.
Agerraldia amaituta, etxebizitzetara ordubetez sartu ahal izan zuten San Inazio 40-52 atarietako bizilagunek. Udal ordezkari eta udaltzainen laguntzagaz, etxebizitzen egoera zein den ikusi edota beharrezko gauzak atera zituzten. 40-42 atarietako etxebizitza batzuen egoerak okerrera egin duela ikusi zuten. 1. eta 2. pisuetako etxebizitza batzuetara, izan ere, harri gehiago tamaina handikoak batzuk jausi dira, txirrista efektua tarteko.