Gernika-Lumoko udalak uztailean burutuko ditu lanak, sute kasurako ebakuazio sistemak hobetzeko proiektuaren barruan. Hiru fasetan egingo diren hobekuntzen bigarren fasea izango da hau, eta
sute mehatxuaei erantzun egokia eman ahal izateko helburuagaz egingo dituzte.
Iaz egin zituzten lanekin, ikastetxeko hegoaldea egokitu zuten,
Haurreskola, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza hartzen dituen zonaldeko larrialdietako ebakuazioa sistemak hobetuz. Bigarren fase honetan, Iparraldeko gunea egokituko dute, Bigarren Hezkuntza eta jantokia kokatuta dauden gunea, hain zuzen ere.
Lan hauek burutzeko 114.786,64 euroko aurrekontua erabiliko du udalak. Batez ere, eraikinaren barrualdeko patioetan larrialdieetako eskailera metalikoak jartzeko balio izango du, baina barrualdeko banaketak ere aldtuko dute, eta fatxadetan ere irteera lekuak egokituko dituzte. Patioetan ere zoladura jarriko dute eta suteen aurkako bidezko babes sistemak ere jarriko dituzte.