Udalak amaitu ditu Allende Salazar ikastetxeko lanak
Ikastetxe publikoan segurtasuna hobetzeko lanak hasi zituen Gernika-Lumoko Udalak uztailean, eta dagoeneko amaitu ditu.Hain zuzen, hegoaldeko sarbideak hobetzeko obrak burutu dituztela azaldu dute udal arduradunek. Alde horretan daude haurreskola eta h...
Hain zuzen, hegoaldeko sarbideak hobetzeko obrak burutu dituztela azaldu dute udal arduradunek. Alde horretan daude haurreskola eta haur eta lehen hezkuntzako ikasgelak.
Lanak egiteko 90.054 euro inbertitu ditu Gernika-Lumoko Udalak, eta 3.000 metro koadroko azalera duen eraikinaren barruko patioetan larrialdietarako eskailera metalikoak ipini dituzte. Barruko egitura ere aldatu dute, eta larrialdi irteerak sortu barruko fatxadetan. Era berean. suteen aurkako babes sistemak ere ipini dituzte.