18:00etako datuen arabera, abstentzioak gora egin du abenduaren 20ko hauteskundeekin alderatuta. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, Busturialdean ere abstentzioa handiagoa da abenduaren 20an 18:00etan jasotakoarekin alderatuta. Gernika-Lumon abstentzioa %55,17koa izan da –abenduan baino %3,74 handiagoa–. Bermeon, aldiz, %55,30koa –abenduan baino %2,79 handiagoa–.
Gernikar bat, botoa ematen
Datua orokorra da; Bizkaian zein autonomia erkidegoan ere behera egin du parte hartzeak. Bizkaiaren kasuan, abstentzioak %7 egin du gora.
Espainiako Gobernuak emandako datuen arabera, ia Espainiar Estatu osoan abstentzioak gora egin du abenduaren 20ko hauteskundeekin alderatuta.
Busturialdean
gaur 6.000 biztanle inguruk du botoa emateko eskubidea.
Eguerdi partean jendearen joan-etorria etengabea izan da. Orduan eman dute botoa Senaturako EH Bilduren zerrendaburua den Bego Landak eta Kongresurako EAJk aurkeztu duen zerrendan bosgarren den Ana Hormaetxek.