Maria Agirre Aretoan egindako prentsaurrekoan koalizioak salatu zuen aurrekontuak eratzeko
prozedura ez dela gardena izan, eta haien
zalantzak eta ekarpenak ez dituela kontutan hartu udalak.
EH Bilduko ordezkariek, udalaren jarrera kritikatu zuten prentsaurrekoan
Martxoaren 30ean bilkuran onartu behar diren
2016ek aurrekontuetarako, 17.031.200 euroko sarrerak aurreikusi direla adierazi du Gernika-Lumoko EH Bilduk,
iaz baino 300.000 euro gutxiago.
Horregatik, martxoaren 30ean, udal gobernuaren gehiengoari esker onartuko diren aurrekontuetako legezko Ogasun Batzordean, ez direla egongo adierazi dute EH Bildukoek.
«Ez da egon tarterik aurrekontuetan parte hartzeko, ez borondaterik ere udalaren aldetik», adierazi du Bego Landa EH Bilduko zinegotziak. «Bost eguneko tartea eman zaigu aurrekontuei ekarpenak egiteko, eta hori ez da prozesu parte hartzaile bat».
Aurreko urteetan bezala, prozesu parte hartzailea ez izatea leporatu diote udalari koalizioak.