
BI-635 erreeidean gertatu da istripua
Bi autok elkar jo dute, Ariatzan, eta istripua gertatu den lekuan garabia lanean da une honetan. Bi autoetako gidariak zauritu dira, eta galdakaoko ospitalera eraman dituzte, Segurtasun sailak jakinarazi duenez. 17:10ean izan da ezbeharra, Gernikarako noranzkoan. Errei hori oraindik itxita dago, baina autoak jaso bezain pronto zabalduko dutela esan du Ertzaintzak.
Goizean ere istripua izan da BI-635 errepidean. Bost autok elkar jo dute eta 44 urteko gizonezko bat Galdakaoko ospitalera eraman dute, zauri arinekin.