
BI-635 erreeidean gertatu da istripua
Bost autok elkarren kontra jo dute gaur goizean, 10:40ak aldera, Muxikan, BI-635 errepidean. Segurtasun sailetik jakinarazi dutenez, 44 urteko gizonezko batek zauri arinak izan ditu istripuaren ondorioz, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Autoan kendu eta errepidea garbitu bitartean trafikoa erregulatzen izan da Ertzaintza, baina 12:25az geroztik errepidea bi noranzkoetan zabalik dela jakinarazi dute.