Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina eman dio Nestor Basterretxea artistari
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Nestor Basterretxea bermeotarra
Nestor Basterretxea bermeotarrak Urrezko Domina jaso du gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Erakutsitako “konpromiso eta elkartasunagatik eta Gipuzkoaren irudi bikaina zabaltzeagatik” eman diote saria. Artistak ez ezik, Egunkaria eta Egin egunkarietako langileak ere omendu ditu herrialde horretako diputazioak, bereizgarriekin. Martin Garitano eta haren gobernukideez gain, Gipuzkoako eragileak eta Juan Jose Ibarretxe eta Karlos Garaikoetxea lehendakari ohiak ere izan dira ekitaldian, besteak beste.
18:30ean hasi da ekitaldia Gipuzkoa plazan, ohorezko ezpata dantzarekin, eta, ondoren, Diputazioko Iargi aretoan egin dute banaketa ekitaldia, protagonistak bertan direla.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.