Soloan lanean ari zela, larri zauritu da 75 urteko baserritar bat, Morgan. Meakaur auzoan gertatu da istripua, 10:20ak aldera. Lurra apurtzeko makinak hanka harrapatu dio, eta Gurutzetako ospitalera eroan dute, larri zaurituta.
Ekainaren 4an
baserritar bat hil zen Foruan; traktorea irauli eta azpian harrapatu zuen.