Foruako 79 urteko gizonezko bat hil da, haren traktorea irauli ostean
Ertzaintzak ohar bidez jakinarazi duenez, 79 urteko gizonezko bat hil da Foruan, haren traktorea irauli ostean. Oharrean azaldu dutenez, traktore azpian geratu da harrapatuta Foruko herritarra. 14:30ak aldera gertatu da istripua, Gaitoka auzoan.
Ertzaintza, suhiltzaileak eta medikuak Gaitoka auzora bertaratu dira, SOS Deiaken abisua jasota, baina gizonezkoa hilda zegoen ordurako.