Urdaibaiko txakolinaren azoka berezia bihar, Gernika-Lumon
Iritsi dira azoka bereziak Gernika-Lumora. Bihar, ekainak 1, Urdaibaiko txakolinaren ingurukoa izango da Merkatu plazan, 09:00etatik 14:30era. Eskualdeko bederatzi txakolingilek eroango dituzte euren ardoak azokara. Horiekin batera, inguruko baserritarrek Merkatu plazara joaten direnen eskura jarriko dituzte Urdaibaiko soloetako ortuariak. Kalitate handiko jakiak be salgai egongo dira, patea eta eztia, kasurako. Azokak iraun bitartean, umeentzako jolasak be egongo dira Merkatu plazan.
Abendura arte, hileko lehen zapatu guztietan egongo dira azoka bereziak Gernika-Lumon.