Bermeo Futbol Taldea eta Nando Alonso akordio batera heldu dira, bilbotarra bertoko taldearen entrenatzaile barria izan dadin, 2013-2014 denboraldian. Apurtuarten denboraldi nahiko ona eginda helduko da Bermeora Alonso. Hain zuzen, erandiotarrek zazpigarren postuan amaitu dute Bizkaiko Ohorezko Mailako liga, hamahiru partida irabazita, eta beste hamahiru bardinduta. Galdutako partidak, bestalde, zortzi baino ez dira izan. Hala, talde sendoa dela erakutsi du Apurtuartek.
Bermeoren gidaritza hartuta, Alonsok hirugarren mailan debutatuko du hurrengo denboraldian. Dioenez, “erabaki zaila izan da Apurtuarte uztea, baina aukera ezinobea da entrenatzaile bezala hazteko”. Hala, “pozarren” azaldu da, kostaldeko taldea entrentzeko aukera izango baitu.