Gernika-Lumoko errugbi taldeak 40 urte bete dituela ospatuko dute
Gernika-Lumoko errugbi taldeak 40. urteurrena ospatuko du asteburuan, jaialdi xume bategaz. Denboraldiko arazoak ahaztuta, hortaz, ondo pasatzeko eguna izango da zapatua.
Jai eguna 11:00etan hasiko da. Hain zuzen, umeentzako jolasekin emongo diote hasiera ospakizunari. 13:00etan, bestalde, helduek poteo bat egingo dute herriko tabernetatik.
Poteoa amaituta, 15:00ak aldera anaiarteko bazkaria egingo dute Gernika-Lumoko errugbi zaleek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txartelak erosteko epea zarratu egin dute dagoeneko.
Jaialdiari amaiera emoteko, bildutakoek musika kontzertu bategaz gozatzeko aukera izango dute, 16:00etatik aurrera. Basurde Rugby Taberna inguruan ospatuko dute taldearen 40. urteurrena