Duatloi Txikian batuko dira Gernika-Lumoko 200 gazte inguru
Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak antolatuta, domekan Duatloi Txikia jokatuko dute herriko gazteek. Urtero bezala, 200 parte hartzaile inguru batzea aurreikusten dute antolatzaileek. Hala, korrikalari gazteek Gernika-Lumoko hartuko dute, barriro be.
Aurten bederatzigarren biderrez antolatu dute Duatloi Txikia, gazteenen artean kirola sustatzeko asmoagaz. Lasterketa 11:30ean hasiko da. Korrika zein bizikleta gainean egin beharreko ibilbideak Merkurio Iturri inguruan kokatu dituzte.