Zazpi egunetan, hamaika ekintza Gorpuzti jaietan
Beste urtebetez, Gorpuzti jaietan murgilduko dira ibarrangelutarrak, eguenean hasita. Zazpi egunetan, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da Ibarrangelura bertaratzen denak.
Jaiei hasiera emoteko, barikuan jaurtiko dute txupina herriko Lorea dantza taldekoek, eta horrekin batera hasiko dituzte antolatuta dituzten ekintza guztiak. Hala, ekainaren 16ra bitartean, meza, dantzak, bertsoak, musika kontzertuak, kalejira, herri bazkaria, jolasak, eskupelota eta pala partiduak eta beste hainbat izango dira aukeran herrian.
Aurten be, paella txapelketa antolatu dute ekainaren 8rako. 12:00etan emon beharko da izena, eta 14:00etan aurkeztu beharko dira paellak.
EGITARAUA
Maiatzak 30
12:00etan. Meza santua, San Andres elizan.
12:30ean. Trikitixaren soinuek girotuko dituzte Elizaldeko tabernak.
Maiatzak 31
20:00etan. Txupina botatzea eta pregoia irakurtzea, Lorea ume dantza taldearen eskutik. Ostean, Ibarrangeluko trikitixa eskolako umeek ordu erdiko emonaldia eskainiko dute.
20:30ean. Bertso txikiteoa, Xabi Enbeitagaz, Ander Elortegigaz eta beste hainbategaz, Eleizaldeko tabernetatik.
22:00etan. Triki-rantxerak tabernaz taberna, Argi eta Ikerren eskutik.
Ekainak 1, zapatua
12:30ean. Kalejira: Bermeoko erraldoiak, buruhandien konpartsa eta txistulariak.
15:00etan. Herri bazkaria frontoian. Baserritar jantzita joateko deia egin die herritarrei.
16:30etik 19:30era. Erromeria, Obieta taldeagaz.
21:00etan. Kuklux fanfarriak Eleizalde girotuko du gau partean.
Ekainak 2, domeka
10:00etan. Diana, herriko txistulariekin.
11:00etan. Meza Nagusia.
11:45ean. Lorea ume dantza taldearen saioa.
17:00etan. Zuresku umeentzako egurrezko jolasak: trebetasun jolasak, logika jolasak…
Ekainak 7, barikua
20:00etan. Elizaldetik triki poteoa.
23:00etan. Rock&Roll circus: The Idems, Loon Vagos eta Crianza Clearwine Revival taldeen kontzertuak.
Ekainak 8, zapatua
12:00etan. Paella txapelketa. Izena emotea, aurton Ibaetan. Goiza musikaz girotua izango da.
14:00etan. Paella aurkezpena.
17:00etan. Eskupelota eta pala partiduak, frontoian. Ostean, Iñaki Perurenak harri jasotzea egingo du eta horren inguruko azalpenak emongo ditu.
22:30ean. Musika kontzertuak: Surfin Kaos, Txapelkpunk eta Oxabi erromeria. Ostean, musika jarrita izango da txosnan, goizaldera arte.
Ekainak 16, domeka
Goizean. Martxaren hasiera, Eleizalden.