Santamañe kalera lekualdatu dute Bizkaibuseko geltokia
Bizkaibusek Lameran duen autobus geltokia Santamañe kalera lekualdatu dute kofradia zaharraren aurreko lanak irauten duten bitartean. Hain zuzen be, Santamañe kaleko aparkalekuak erabiltzen dituzte autobusek geltoki modura. Hortaz, Bizkaibusek Lameran duen geltokiko aparkalekuak libre gelditzen dira ibilgailuentzat lekualdaketa mantentzen den bitartean. Bermibuseko geltokia, halanda be, Lameran mantenduko dela jakinarazi dute.