Ibilbide laburra egin zuen taldea
Hilaren 5etik Asentzio eta San Isidro jaietan murgilduta egon dira ajangiztarrak. Hainbat egunetan, ekitaldi ugari eduki dituzte aukeran. Pilota partidak, saragi igoera, txakolin eguna, briska eta mus txapelketak, txokolate, bakailao eta sardina janak, kontzertuak, umeentzako jolasak, dantza saioak… Asko eta askotarikoak izan dira aurtengo programa osatu duten ekitaldiak; gustu eta adin gustietarako antolatutakoak.
Martxa luzea egin zutenak
Jaiak, baina, ez dira betierekoak, eta, beraz, ajangiztarrek be agurtu dituzte aurtengoak. Ez, ordea, edozelan, Ajangizko mugak VI. mendi ibilaldia aprobetxatu baitute horretarako.
308 parte hartzaile
Domekan egin zuten martxa, eta ibilaldi bi egon ziren aukeran: laburra eta luzea. 8 kilometrokoa nahiz 20koa aukeratu, 308 parte hartzaile bildu zituen martxak. Dena den, hamalau urtez azpikoak zenbatu ez zituztela kontuan hartuta, askoz gehiago izan ziren herriko inguruez gozatu ahal izan zutenak.