Gaur goizean ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek kotxe karabana bat egin dute, grebara dei eginez. Hain zuzen, maiatzaren 30a greba eguna izango da, eta langileen parte hartzea bilatu asmoz, Busturialdeko kaleak eta industriguneak zeharkatu dituzte sindikatuek.
Sindikatuen ustez, Euskal Herria kalera ateratzea da irtenbide bakarra, mobilizazioen bitartez egoera larriari aurre eginez. “Duintasunagatik baino ez bada be, kalera atera behar da, txarto pasatzen ari diren horiei babesa emonez”, azpimarratu dute. Gainera, egunerokotasuneko borrokagatik ez balitz, egoera “askoz txarragoa” izango litzatekela argi utzi dute sindikatuek.
Horregatik eta eskubide sozial eta laboralak aldarrikatze asmoz, greban parte hartzeko deia egin die herritar guztiei.
Greba eguna Busturialdean (Maitzak 30)
Bermeo
– 05:30ean, pikete taldea Lameran batuko da.
– 09:00etan, Manifestazioa, Goiko Plazatik hasita. Ostean, Bilboko manifestaziora joango dira.
– 17:30ean, Manifestazioa, Goiko Plazatik hasita.
Busturia
– 10:00etan, San Kristobaletik kotxe karabana.
Gernika-lumo
– 07:00etan, pikete taldea LIDL supermerkatuan batuko da.
– 09:30ean, Manifestazioa, Merkuriotik hasita. Ostean, Bilboko manifestaziora doaz.
– 18:30ean, Manifestazioa, Merkuriotik hasita.