Jose Alberto Mugica Uruguaiko presidenteak Muxika bisitatuko du domekan. Europan zehar egiten dabilen bidaia ofizialaren barruan, presidenteak haren abizenaren jatorria ezagutzeko tarte bat egingo du agendan. Hala, domeka goizean muxikarrekin batuko da.
Mugica zapatu gauean helduko da Muxikara. Herrian ostatu hartu ostean, bestalde, domekan ekitaldi xume bat egingo dio Udalak.
Harrera ekitaldia 08:00etan egingo diote Muxikako udaletxean. Udaletik jakinarazi dutenez, dantzariek, txistulariek eta bertsolariek egingo diote harrera. Ekitaldi horren barruan, Mugicak herriko ohorezko liburua sinatuko du, eta udalak herriko giltza emongo dio presidenteari. Hala eginez, Muxikako ateak zabalik dituela adierazi gura diote muxikarrek.
Harrera ekitaldiaren ostean, Mugica herriko biztanleekin batuko da, horiekin berba egin ahal izateko. Muxikako udalak azaldu duenez, presindenteak eskatu zuen herritarrekin bilera informal bat egitea.
Agenda arazoak direla eta, Uruguaiko presidentea pare bat orduz baino ez da egongo Muxikan. Hala, bisita amaitzeko San Roman auzoko dorretxea bisitatuko du, haren leinuaren jatorria ezagutzeko asmoz.
Presidenteak 2012ko urrian bisitatu behar zuen Muxika, baina osasun araozak zirela eta, bidaia atzeratu behar izan zuen.