Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek harrera egin die
Comenius programan parte hartzen duten irakasleei eta ikasleei. Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko D.B.Hko 2. eta 3. mailako ikasleekin batera, Turkiako, Poloniako eta Bulgariako hiru ikastetxe parte hartzen ari dira
Friendship Olympics proiektuaren garapenean eta bisitan izan dira egunotan.
Proiektuaren baitan egiten dituzten lanak eta horiek egitean bizi dituzten esperientziak elkarbanatzeko batzen dira herrialde desbardinatako ikasleak eta irakasleak. Lehenik eta behin, iazko azaroan, Turkian bildu ziren. Orain, barriz, Bermeon batu dira. Bi urteko proiektua denez, datorren urtean bisitatuko dituzte Bulgaria eta Polonia. Joko Olinpikoen inguruan lan egiten ari dira
Friendships Olympics proiektuaren baitan.
Joan den barikuan iritsi ziren Bermeora eta bihar bueltatuko dira beraien herrialdeetara. Egunotan, Bermeo eta inguruak ezagutzeko aukera izan dute. Tartean, Bermeoko alkatea ezagutzeko eta harekin berba egiteko aukera be izan dute.