![Berbalagunkideak, Muxikan](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/05/BERBA-MUXIKA-031-300x225.jpg)
Berbalagunkideak, Muxikan
Gernika-Lumoko Berbalagunek ikasturteko azkenaurreko irteera egin zuen zapatuan. 48 lagun ibili ziren «basorik baso, landaz landa, auzoz auzo…», eta «paraje zoragarriak ikusi» zituzten. Maiatzekoa igarota, ekainaren 29an egingo du azkena. Urtero bezala, ardo dastaketa egingo dute berbalagunkideek egun horretan.