Arrantzan igaro dute asteburua Muruetako eta Eako herritarrek. Batetik, Muruetako arrantza lehiaketan parte hartu zuten 27 lagunek, eguraldia lagun zutela. Umeek zein nagusiek arrantzatu zuten, eta horien artean, Jon de Luis eta Iñaki Gorospe forutarrak nagusitu ziren, gazte eta nagusien mailan, hurrenez hurren. Antolatzaileak «pozik» agertu dira lehiaketak izan duen harreragaz, eta datorren urtean barriro antolatzeko asmoa erakutsi dute. Eako txikitxoenak be arrantzan aritu dira; 24 umek emon zuten izena eta goizean zehar, amuarrain bat edo beste arrantzatzea lortu zuten; ostean, horiek pisatu eta neurtu zituzten.
Muruetako arrantza lehiaketako irabazleak
Herriko txikitxoenak arrantzan Eako errekan