Emakume bat erabilitako produktuei begira
Muxikarrek 230 euro inguru batu dituzte, joan den asteburuko elkartasun azokan. Urretxindorra eskolako jaian batutako dirua Bikarterrusiar elkartea diruz laguntzeko erabiliko dute muxikarrek. Elkarte horrek Errusiako eta Bieloerrusiako gazteak Euskal Herrira aldi baterako ekartzeaz arduratzen da.
Udal ordezkariak “pozik” azaldu dira bildutako diruagaz. Diotenez, iazko azokan be antzeko diru kopurua batu zuten.
Bestalde, herriko gazteentzat ekimen “oso aberasgarria” izan dela deritzo udalak. Izan be, elkartasuna sustatzeko balio dute tankera horretako ekimenek. “Umeei azalpenak emonez gero, Errusiako eta Bielorrusiako gazteen egoera zein den ulertzen dute, parte hartzea erraztuz”.